* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Azken urteotan ohikoa denez, lurraldez lurralde egindako kexa idatziak aztertzen baditugu, Arabako lurraldea neurriz gain ordezkatuta dago guztizko kopuruan, ziur aski bertan dagoelako Arartekoaren egoitza nagusia, baita erkidegoko erakunde komunen besteak beste, Eusko Jaurlaritza
ren egoitza ere. Aldiz, herritarrei aurrez aurre kasu egiteko bulegoetako kexei dagokienez, Bilboko bulegoa nagusitzen da bereziki.
Erreklamazioak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
Lurralde historikoen arabera erregistratu diren erreklamazio idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, egiaztatu dugu Araba Lurralde Historikoan egin direla kexa idatzi gehien, hain zuzen, beste bi lurraldeetan halako bi ia-ia, nahiz eta biztanle gutxien hartu bere baitan.
* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Banaketa lurralde bakoitzean
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik %80 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
8. taula.
Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
Araba/Álava | % | |
Vitoria-Gasteiz | 511 | 80,85 |
Beste udalerri batzuk | 121 | 19,15 |
Guztira | 632 | 100 |
Bizkaia | % | |
Bilbao | 474 | 37,41 |
Beste udalerri batzuk | 793 | 62,59 |
Total | 1.267 | 100 |
Gipuzkoa | % | |
Donostia-San Sebastián | 206 | 36,98 |
Beste udalerri batzuk | 351 | 63,02 |
Guztira | 557 | 100 |
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako 42 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.